10-12-2024 – Itxaropena, motibazioa eta aldaketak sortzen dituzten elkarrizketak

IKASTAROA EUSKARAZ BAKARRIK EMATEN DA, EZ GAZTELANIAZ

EL CURSO SOLO SE IMPARTE EN EUSKERA, NO EN CASTELLANO

Zure elkarrizketetan baliagarriagoa sentitzeko beharrarekin sentitu zara inoiz?

Zer hartu behar da kontutan elkarrizketa bat baliagarria izan dadin?

Nola bideratu genezakeen elkarrizketa bat gaitasunetan itxaropena eta konfiantza handiagoa izaten lagunduko duena?

Zer hartu behar dut kontutan aldaketa bat eman dadin errazteko?

Pertsona erdigunean jartzen duen ikuspegi baten zabiltza, dituen gaitasun, trebetasun eta hartzen dituen erabakien aurrean begirunea erakutsiz?

Ikastaro honen bitartez galdera hauei erantzunak ematen saiatuko gara. Irtenbideetan Oinarritutako Terapia Sistemiko Laburrean oinarrituz, elkarrizketa baliagarriak sortzeko zenbait gako, teknika eta estrategia landuko ditugu. Pertsonekin jarduten den edozein profesionalentzat edo pertsonekin lan egingo duen ororentzat zuzenduta dagoen ikastaroa da, bereziki Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langintza, Eskola eta Psikologia arloan jarduten direnentzat baliagarria izan daiteke.

Ikastaroa egingo duten ikasleek, 2023an kaleratutako liburua deskargatzeko aukera izango dute: Vallejo, J. & Bizkarralegorra, N. (2023). Irtenbideetan oinarritutako gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea. Lanketarako tresnak. Bidegintza GEK.

  • Lugar: UNED Bizkaia
  • Fecha y hora: Del 10 al 17 de diciembre de 2024
  • De 16:30 a 19:30 h.
  • Evento difundido a través de la Plataforma AVIP que recibe el soporte técnico de INTECCA
  • Más información.