Urbanizazio prozesu geldiezin batean murgilduta gaude. Hiriek garrantzi gero eta handiagoa hartzen ari dira eta haiekin batera bertan bizitzeko beharren inguruko galderak areagotu egiten dira. Hirietan biziko den populazio kopurua igotzearekin batera, hiria bizitzeko era ezberdinak ere oholtza gainean jartzen ari dira. Kontraesanez beteriko bide honetan, eskubide osoko hiritarra bilakatzeko eskea inoiz baino indartsuagoa da. Halaere, demanda hauek kalera eta agenda publikora eramateko lerrobideak eta indar korrelazioak asko aldatu dira azken urteotan. XX.garren mendeko langilego eta kapitalaren arteko borrokek, produkzioaren esparrua lehenesten zutenak, kapitala eta bizitzaren arteko borrokek ordezkatu dute, erreprodukzioaren esparruan. Lefebvrek orain pare bat hamarkada iragarritakoa errealitate bihurtzen ari da, hots, urbanizazio prozesua bera bilakatuko zela kapitalismoaren motor nagusia, aktibitate ekonomikoaren menderakuntza gainetik astinduz.
Hiriak ardatz ekonomikoak dira, eta gero eta gehiago urrunduaz joan dira biztanleen beharretatik. Gaur egun, hiria nola bizi galdegitean, subjetu berrien inguruan egiten da gogoeta. Haien artean, haurren behar eta eskubideen inguruan. Hirien egitura, zerbitzuen kokapena eta horien eskaintza ez dira zorizkoak edo inprobisatutakoak. Hirien plangintza prozesua ezagutzeak eta historian izan duten ibilbidera hurbiltzeak, bere benetako eragina ulertzen lagunduko digu. Era berean, haurren eskubideak bermatzeko dinamikak, proposamenak eta proiektuak sortzen lagunduko digu.
1959ko Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zenetik, haurtzaroa eta haren eskubideak, hala nola garapen osasungarrirako eskubidea edo jolaserako eskubidea, hainbat araudi eta akordiotan agertu dira. Eskubide horietatik bertatik dator autonomiaren eta parte-hartzearen beharrezko garapena. Haurren eta nerabeen partaidetzarako eskubidea, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan aitortua, eta beren bizitzetan eragina duten erabakietan esku hartzeko eta parte hartzeko eskubide bezala definitua.
Testuinguru honetan, haurren parte-hartzea errazten edota bermatzen duten hainbat mekanismo garatzen eta abian jartzen hasiak dira, baita haurren garapen integrala eta osasungarria ahalbidetuko duten eta hiriak haurrentzako ingurune lagunkoi bihurtuko dituzten dinamikak eta espazioak sortzen ere. Oinarri pedagogikoetan errotutako ekintzak, haurrei begirada ezberdina eta rol aktibo eta protagonista ematea ahalbidetzen dutenak.
Umeak kontuan hartzen dituen hirigintza berri baten begirada jorratuko dugu, hiriak eraiki eta bizitzeko beste erak aurkitzeko.
- Lugar: UNED Bizkaia
- Fecha y hora: Del 11 al 20 de diciembre de 2023
- De 16:30 a 19:30h.
- Evento difundido a través de la Plataforma AVIP que recibe el soporte técnico de INTECCA
- Más información.