Haurtzaroa eta nerabezaroa funtsezko etapak dira pertsonaren garapen integralean. Garai hauetan finkatzen dira helduaroan lagungarri izango diren oinarri emozionalak, kognitiboak eta sozialak.
Horregatik, haur eta nerabeen osasun mentala ez da soilik gaixotasunik ez izatea; ongizate egoera bat da, non gazteak bere gaitasunak garatzeko, eguneroko egoerei aurre egiteko eta bere ingurunearekin harreman osasuntsuak eraikitzeko balio den.
Gaur egun, ingurune digitalak, eskola-presioak eta familia-aldaketek eragin zuzena dute haien oreka emozionalean. Osasun mentaleko arazoak garaiz identifikatzea (hala nola antsietatea, depresioa edo jokabide nahasmenduak) funtsezkoa da ondorio pertsonal eta sozial larriagoak ekiditeko.
Oro har haur eta gazteen inguruan dauden osasun mentaleko arazoei buruz hitzegingo dugu (garrantzitsuenei buruz), suizidioari bereziki garrantzi berezia emango diogu eta gaur egun (postCOVID aroan) agertu diren arazo ohikoetan geldituko gara, batez ere elikadura portaeraren nahasmenduetan eta mendekotasunetan.
- Lugar: UNED Vitoria
- Fecha y hora: Del 17 al 19 de noviembre de 2026
- De 17:00 a 19:00 h.
- Evento difundido a través de la Plataforma AVIP que recibe el soporte técnico de INTECCA
- Más información.




