24-09-2020 – Euskal literatura nafarroatik: egoera, ezaugarriak eta erronkak

Dudarik ez dago Nafarroan badela euskarazko tradizio edo “industria” literario bat: autoreak, itzultzaileak, argitaletxeak eta, jakina, irakurleak ere bai. Haatik, industria horren nondik norakoak mugatzea ez da erraza. Egokiagoa da “Nafarroako euskal literaturaz” mintzatzea ala “euskarazko literatura nafarraz”?

Ikastaro honek horri heldu nahi dio. Nafarroan euskaraz egin eta egiten den literaturak ezaugarri bereizgarriak dituen aztertuko da: tamaina, gaiak, argitaletxeen proposamen editorialak, itzulpengintzaren lekua, irakurleen kontsumo habitusak, sistemaren (in)dependentzia, iragana zein izan den, eta etorkizunean nondik jo beharko lukeen.

  • Lugar: Centro Asociado de Pamplona
  • Fecha y hora: Del 24 al 25 de septiembre de 2020. De 17:00 a 19:30h.
  • El presente evento es difundido a través de la Plataforma AVIP y recibe el soporte técnico de INTECCA.
  • En el siguiente enlace encontrarás más información.